Lehenengo garbiketan espezialistak

Egoera jakin batean sortutako garbiketa puntualak egiten dira, normalean, eraikuntza berri batera lotutakoak (eraikuntza berri bateko garbiketak, lokalen birmoldatzeen ondorioz gauzatu beharrekoak, bulegoak, etxeak etab).

Lur tratamenduak egiten ditugu, anti-grafiti fatxada garbiketak, sabai eta sabai faltsuak, eskailera mekanikoak, igogailuak, alfonbrak, tapizeria, kristalak...

Obra garbiketan espezializaturiko taldea gara, sektorean esperientzia zabala duena eta adostutako lana baldintza onenetan eta denbora minimoan bermatzen duena.

Eskainitako kristal garbiketa zerbitzua enpresa mota guztiei zuzenduta dago, bai bulego eta denda txikientzat, baita eraikuntza handientzat ere.

Kristalen garbiketa integralaz arduratzen gara, prezio onean eta beti ere kalitatea mantenduz. Kristal garbiketa zerbitzu honek, bizilagun komunitate osoan garbiketa zerbitzua eskaintzen du. Hau da, kristal guztien garbiketa ziurtatzen dugu, hauen altuera eta lanaren zailtasunak axola gabe.

Hondar isurketa teknikan (sandblsating) espezialistak gara. Zikinkeria eta elementu kutsatzaile guztiak kentzeko aukera ematen duen teknika da, bitartean, tratatu beharreko materialetan aldaketak ez egiten baimentzen gaituena. Prozesu honekin lortutako emaitzak ikusgarriak dira, gainazalen berritasun itxura erabat berreskuratuz.

Gure garaje garbiketa zerbitzuak, hauen mantentze edota garbiketa puntual sakonak eskaintzen ditu, edozein eraikin, tamaina edo lur motarentzat.

Zerbitzu hau burutzeko, gure garbiketa enpresak aparkalekuak eta antzerako gainazalak garbitzeko makineria berezia erabiltzen du, kasu guztietan akabera ezin hobea ziurtatzeko.

Moketa "txanpuneadoa" ere egiten dugu, apar lehor izeneko teknika erabiliz, moketa eta alfonbrak garbitzeko modurik eraginkorrena baita. Xanpu neutro kantitate jakin bat isurtzen da garbitu beharreko gainazalera, kaltetutako azalera guztiz estali arte. Aparra sortzen da eta hau disolbatu eta erabat lehor bihurtu arte itxaron beharko da. Azkenik, hauts kristalino moduan sortutako hondakinak kenduko dira moketa garbi-garbia geratuz.

Gure zerbitzuen artean, aitzindariak gara:

Garbiketa zerbitzu osoa.

  • Garaje, bulego komertzial lokal eta komunitateen mantenua.
  • Terraza eta marmol distiratzea.
  • Pertsiana garbiteka, konponketa eta berrezartzea.
  • Hondar isuria.
  • Kristal mantenua.
  • Alfonbra eta moketa garbiketa.
  • Linolio eta egur ezkoztatzea.

Limpiezas Carving
Limpiezas Carving
Solicitamos su permiso para obtener datos estadísticos de su navegación en esta web, en cumplimiento del Real Decreto-ley 13/2012. Si continúa navegando consideramos que acepta el uso de cookies.

OK | Más información